Kutxaren Gizarte Ekintzak Kutxa Ikasgelak-en edizio berria jartzen dizu eskura, aisia eta kultura programazio zabala eta askotarikoa, horien artean zuk gogokoena aukeratu ahal izateko.

Aurtengo edizioko berririk nagusiena da programazioa Tabakalerako -Garaikidearen Nazioarteko Gunea-Kutxa Kultur gunean gauzatuko dela.

Jarduerak 16 urtez gorakoentzat dira. Kutxaren Gizarte Ekintzak diruz laguntzen ditu eta prezio murriztua eskaintzen die Kutxabanken bezeroei.

Udaberriko jardueretarako izena emateko epea: 2016ko urtarrilaren 7tik 26ra.

 

Informazioa eta jarduerak

Kutxa Ikasgelak Udaberria 2016