Hiru talde donostiarrek emango dituzte hurrengo saioak, doako sarrerarekin, Tabakalerako Kutxa Kultur Klubean. Grande Days eta indie rock tankerako bere musika izango dira lehenengo, NAU eta bere rock minimalistarekin ostiral honetan, 20:00etan. Ordu berean, larunbatean, Frank-ek amaituko du bira, hiru urteren buruan sona lortu duen taldea eta dagoeneko LP bat grabatu duena. Hurrengo asteko ostegunean, orduan Tabakalerako Patioan, ezohiko ikuskizuna Nick Lowe britainiar abeslari eta musikagilearekin eta Estatu Batuetako StraitJackets taldearekin.
Rock donostiarra Kutxa Kultur Klubean eta Nick Lowe Patioan
- Xehetasunak