Kutxa Fundazioak babesten dituen Matinée-en zilarrezko ezteien edizioak datorren larunbatean, bere historian lehen aldiz, orkestra gonbidatu bat izango du: La Orchestre de Pau Pays de Béarn delakoa entzungo da Miramonen bere zuzendari titularra den Fayçal Karoui-ren batutapean, Hildegarde Fesneau biolin-jotzailea bakarlari gonbidatu gisa dela. Kontzertuan Ravel, Sibelius eta Mendelssohn-en lanak interpretatuko dira, eta Donostia 2016ko "Elkarrizketak" delakoaren barruan sartzen da, ziklo hau gure lurraldetik kanpoko orkestrei ere irekitzen zaielarik.

 

Fitxa artistikoa

Fayçal Karoui, zuzendaria
Hildegarde Fesneau, biolina
Orchestre de Pau Pays de Béarn

Egitaraua

M. Ravel: Pavana para una infanta difunta
J. Sibelius: Biolinerako kontzertua
F. Mendelssohn: 4. Sinfonia, "Italiarra"


Euskadiko Orkestra Sinfonikoa 

Miramon Pasealekua, nº 124. 20014 Donostia

T- [+34] 943 013 232  ¦  www.euskadikoorkestra.es{/lang}