Kutxa Kultur-eko Class programak doako bi lantegi interesgarri proposatzen ditu larunbat goizerako, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, bata bestearen ondoren emango direlarik. 10:00etan hatha yogaren praktika tradizionala (arnasketa, meditazioa eta garbiketa espirituala) Marta Olazabal-en eskutik; eta 12:00etan dantza-tailerra, Maria Zuluetak zuzendua, dantza egiteko gogo handia duten pertsona motibatuentzat, baina aurrez dantzan esperientzia izatea eskatu gabe.


Hurrengo tailerrak:

  • Zeramika
  • Ilustrazioa

 

2016ko abenduaren 17an, larunbata
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera)
Doakoak. Plaza mugatuak
Izen-emateak e-postaz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Izena emateko epea abenduak 7 edo postuak agortu arte