Rural Zombies-ek -“Bat”ekin batera 2016ko musika-inpakturik garrantzitsuenetako baten protagonista, ingelesez abesten duen Zestoako taldea (pop/rock egiten du indie eraginaz)- datorren ostiralean amaituko du bere bira, 20:00etan, Kutxa Kultur Klubean. Bertan, larunbatean, ordu berean, jaialdi berezi-berezi bat izango da, emakumeak protagonista direla: Ellas cantan; lehen edizioan Bilboko Ainara LeGardon artista izango du buru, eta berarekin batera Kaliforniako L.A Witch hirukotea (rock psikodelikoa) eta Salamancako Estrogenuinas punk rock taldea.
Rural Zombies