Janne Valkeajoki-k, Finlandiako gazte akordeoi-jotzaile sarri sarituak, datorren asteazkenean, 19:30ean, kontzertua eskainiko du Kutxa Kultur Plazan, Bach, Damström eta Ravel-en lanekin. Iaz bera izan zen “Arrasate Hiria” nazioarteko akordeoi-lehiaketaren irabazlea; aurten ere abenduaren 8 eta 11 artean izango da lehiaketa honen 24. edizioa Kutxaren laguntzaz. Plazan euskarazko antzerki-emanaldia ere izango da: “Sokak”, poesia eta musikazko ibilaldia, abesti eta folklore bidez antzeztua. Datorren larunbatean, 19:00etan, doako sarrerarekin.