Printzipal Antzokian egingo den jaialdian Donostia Hiriaren Kutxa Literatura Sariak banatuko dira 53. edizioan. Abenduaren 16an, ostiralean 19:30ean izango da ekitaldia, eta euskarazko eta gaztelaniazko kontakizun eta antzerki modalitateetako irabazleek beren sariak jaso ondoren, “Happy End” (Azkar hiltzeko) antzerkia emango da, Vaivén taldearen eskutik. Jaialdira joateko gonbidapenak Kutxaren informazio-bulegoan eska daitezke Tabakaleran.

fallo ganadores PLKCSnSn2016
Donostia Hiriko Kutxa Literatura Sariak. Plikak irekitzea eta saridunen aldarrikapena. 2016ko irailaren 10a