Inma Urrea diseinatzaileak, ostegunean branding eta modari buruzko hitzaldia eman zuenak, datorren ostiralean egun betea izango du Kutxa Kultur Moda programako egoiliarrekin, zortzi orduko tailer edo lantegia emango baitie: marka-identitatea sortzea modako markentzat. Kutxa Kutur Class programak datorren larunbaterako doako lantegia proposatzen du oparitarako paketeriaz, eta dagoeneko zabalik du izen-ematea abenduaren 3an goizez izango diren doako beste bi lantegitarako ere: Yoga, Marta Olazabalekin, eta Dantza, María Zuluetarekin.