Kubo-kutxa aretoan Ricardo Martínen lana berreskuratzen duen argazki-erakusketa aberasteko jarduera paraleloak izango dira, adibidez, datorren asteazkenean 19:00etan, Miren Arzalluz historialariak hitz egingo du: “La mujer en el periodo de entreguerras: avances sociales y transgresiones estéticas” (Emakumea gerra arteko garaian: gizarte-aurrerapenak eta estetika-urratzeak). Doako beste hitzaldi bat, Catalina Erauso Arte Klubarekin lankidetzan antolatua, asteartean, hilaren 29an izango da 19:30ean, Ruiz Balerdi aretoan: Boliviako kultura, historia eta natura, Rafael Gomez Urbiriaren eskutik.
Bolivia eta emakumea gerra arteko garaian: datorren asteko hitzaldiak
- Xehetasunak