Gaur arratsaldeko zazpietan doako bi hitzaldi kubo-kutxa aretoan: batetik, Mikel Gurpegi kazetariak, Ricardo Martín argazkilariaren erakusketa antologikoaren harira, “Un paseo por el San Sebastián de entreguerras, periódico en mano” (Gerra arteko Donostian paseoan, egunkaria eskuan) izango du hizpide; eta bestetik, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, Inma Urrea diseinatzaile eta historialariak hitz egingo du, Kutxa Kultur Moda programaren barruan. Honen gaia marken eta bezeroen artean ezartzen den sedukzio edo erakarpen-harremana izango da, sarri erabiltzen duen gaia bere moda-blogean.
Historia eta moda, doako bi hitzalditan gaur
- Xehetasunak