Bihar, 20:00etan, Kutxa Zirkuitua programak Andoaingo Bastero Auditoriumera eramango ditu betiko kantak, pianoa jotzen Iñaki Salvador dela eta Olatz Saitua (sopranoa) eta Ainhoa Zubillaga-ren (mezzo) ahotsetan. Azpeitiko Sanagustin Kulturguneak asteburu betea du Katapulta Tour Gipuzkoa-ren anfitrioi gisa: larunbatean musika eta igandean antzerkia. Tour-ak musika eramango du datorren ostiralean Irungo Tunk aretora ere, ostegunean Los Bracco igaro ondoren Errenteriako Cyne Reyna tabernatik.
Kutxa Zirkuituak eta Katapulta Tour-ek musika zabalduko dute Gipuzkoan
- Xehetasunak