Labetik atera berria duen Golden Sings That Have Been Sung azken diskoarekin, joan zen abuztuan argitaratu baitzen, Ryley Walker estatubatuar musikagile, gitarra-jotzaile eta abeslariak datorren ostiralean, 20:00etan, bere rock/folka ekarriko du Kutxa Kultur Klubera; eta bertan, larunbatean, ordu berean, Rafa Berrio donostiarraren ekitaldia izango da; honek ibilbide luzea du egina eta kultuko disko bat, 1971; gorazarre egingo dio Derribos Arias post punk taldeari, 80ko urteetan “La movida madrileña” mugimenduan oso eginkizun garrantzitsua izan zuen taldeari.
Ryley Walker eta Rafa Berrio Kutxa Kultur Klubean
- Xehetasunak