Hitzak izango du protagonismoa datorren astean Kutxaren kultura-programazioan, doako hiru hitzaldirekin. Asteartean, hilak 22, 19:00etan, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, Joseba Oruetak finantza-gai bat jorratuko du: “Inbertsio kolektiboaren onurak”. Ostegunean, hilak 24, leku berean, branding-ak modan duen eragina landuko du Inma Urreak. Halaber, ostegunean, 19:00etan, Kubo aretoan Mikel Gurpegi kazetaria “Gerra arteko Donostian paseoan, egunkaria eskuan” ibiliko da.
Finantzak, moda eta historia doako hiru hitzalditan
- Xehetasunak