Asteburuan musika dohainik Kutxa Kultur Klubean, bertako musikarien eskutik. Datorren ostiralean, 20:00etan, donostiar taldeen bi emanaldi: “Yo Ciervo” hirukotea eta “Höpper” laukotea post grunge musikarekin. Larunbatean, ordu berean, beste talde donostiar batek, “Los Bracco”k, beren lehenengo LP, “Sin conexión”, aurkeztuko dute: rock sendo eta melodikoa. Baita ere dohainik, Katapulta Tour-Gipuzkoak larunbaterako musika iragartzen du Kontadores-en (Donostia) Sunset Sons eta Pet Fennec-ekin, eta igandean antzerkia Biharrian-en (Eibar), “La que tú me haces” lanarekin.