Beti bor-bor dagoen Kutxa Kultur Plazan, Tabakaleran, datorren larunbatean, 19:00etan, antzerkia izango da doako sarrerarekin: “Cuentos de Eva y otras lunas”, María Fraile Alonsok idatzia eta antzeztuko duena. Igandean, 12:00etan, Judas Arrieta artistak kamishibai bat antzeztuko du “Momotaro” istorioaren inguruan, Japoniako ahozko tradiziotik hartua, Harkaitz Cano idazleak eta Arrietak berak bere marrazkiekin berrinterpretatu dutena; Kutxa Kultur Plazako galerian daude marrazkiak ikusgai.