Irauli Orkestrak kontzertu berria protagonizatuko du, larunbatean, Kutxa Fundazioak babesten dituen Miramongo Matinéetan. Bach eta Vivaldi interpretatuko ditu, baita Alessandro Marcello ere, munduan oboerako dagoen lanik ospetsuenaren egilea. Kutxa Kultur Zirkuituaren barruan beste ekitaldi bat Andoaingo Bastero Auditoriumean: larunbateko 20:00etan bere taldearekin izango da Joserra Senperena piano-jotzaile eta musikagile donostiarra, eta bere programan 10 trio izango dira piano, biolin eta akordeoirako eta 9 ganbera-pieza.
Oboea Matinée saioan eta Joserra Senperena Andoainen
- Xehetasunak