Eunate XXI bikoteak, Josetxo Goia-Aribe saxofoi-jotzaileak eta Ana B. García piano-jotzaileak osaturikoak, kontzertua emango du bihar, ostirala, 19:30ean Kutxaren Andia aretoko agertokian, doako sarrerarekin. Larunbatean, Kutxaren babesaz, Miramongo beste Matinée bat izango da, Belharra bostekoarekin; bi musikagile erromantiko ospetsuren, Johannes Brahms eta Antonín Dvorak-en, arteko lotuneak nabarmenduko ditu; izan ere, biak adiskideak izan ziren eta elkarrekiko arte-miresmena izan zuten bizitza osoan.