María Berasarte, Euskal Herriko musikan ahotsik berezienetakoa, “ahots biluzia”, Portugalgo fadoaren gaztelaniazko interpretatzailea, erabateko protagonista izango da datorren asteburuan Kutxa Kultur Zirkuitua programaren barruan. Mariak bere “Súbita” azken diskoko abestiak Junkaleko Andre Mariaren elizara eramango ditu Irunen gaur, osteguna, 20:00etan. Bihar, ostiralean, ordu berean Zumarragako Zelai Ariztin izango da, eta larunbatean, 18:00etan, Arantzazuko santutegian. Beti, doako sarrerarekin.
María Berasarteren ahots biluzia Irun, Zumarraga eta Arantzazun
- Xehetasunak