Indonesiako Batavia Madrigal Singers abesbatza izan da Tolosako 48. Abesbatza Lehiaketaren garailea, aurten ere eman delarik Kutxa Sari Nagusia. Indonesiarrak izan ziren onenak lehiatu ziren bi modalitateetan, polifonian eta folklorean, eta epaimahaiak oso puntuazio handia eman zien. Suediako talde batek, Svanholm Singers delakoak, irabazi zuen musika profano eta erlijiozko modalitateetan, eta Leioako Vocalia Taldeak nabarmentzeko moduko emanaldia egin eta hiru hirugarren postu lortu zituen.
Indonesiako abesbatza batek irabazi du Tolosako Kutxa Sari Nagusia
- Xehetasunak