Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituak datorren ostiralean mikroantzerkia eramango du Errenteriako Limerick-era, 20:00etan, doako sarrera eta proposamen bikoitzarekin. Pez Limbo taldearena eta bere imaginarioarena, umorea, azidotasuna eta poesia nahasten dituena berak sorturiko Mamá gallina abiapuntu dela. Eta “Compañía la que tú me haces” taldeak lan harrigarri, arriskatu eta zirikatzailea aurkezten du: Divina locura. Ikuspegi burugabeak, irrealtasun sinesgarria, pertsonaia xelebreak, eldarniozko pentsamendua … Kutxa Kultur-en laguntza du zirkuitu honek.
Mikroantzerkiko proposamen bikoitza Errenterian
- Xehetasunak