Beste programazio bikoitz bat datorren astebururako Kutxa Kultur Klubean. Datorren ostiralekoa 20:00etan doakoa izango da bertako proposamen batekin: Oso Fan-en pop gitarra, Giorgio Bassmatti-ren alter egoa, eta Paul San Martín-en blues pianoa. Larunbatean, ordu berean, ordainduta, Elkano Browning Cream-en jazz eklektiko eta exotikoa iritsiko da; eskarmentu handiko hiru musikari daude taldean: Mikel Azpiroz piano- eta organo-jotzaile donostiarra, Franck Mantegari bateria-jotzaile paristarra eta Dave Wilkinson gitarra-jotzaile britainiarra.
Pop, blues eta jazz musika Kutxa Kultur Klubean
- Xehetasunak