Datorren ostiralean hasiko da Tolosako Abesbatza Lehiaketaren 48. edizioa, eta azaroaren 1ean, asteartean, amaituko da Leidor antzokian, eta bertan emango da Kutxa Sari Handia. Lehiaketan musika profanoa, erlijiozko musika, folklorea eta polifonia modalitateak izango dira, Europatik eta gainera Latinoamerika eta Asiatik etorritako ahots-taldeen parte-hartzearekin. Horietako batek, “Vox Cordis” italiarrak, 24 ahotsez osatuak, errezitaldi berezia eskainiko du Onkologikoan, hilaren 31n, astelehenean, 18:00etan, doako sarrerarekin.

Vox Cordis

Musikan eskarmentu handia duen abeslari talde batek sortu zuen, 1997an. Taldeak kontzertu ugari eman ditu, bai Italian bai atzerrian eta nazioarteko jaialdi eta lehiaketetan parte hartu du, beti arrakastaz.

Abesbatzak hala antzinako musika nola musika garaikidea grabatu du eta Italiako kultur erakunde askorekin egin du lan, baita beste nazioarteko beste artista batzuekin ere.

Zuzendaria Lorenzo Donati da, koru-zuzendari eta musikagile garrantzitsuenekin ikasitako musikagile, orkestra-zuzendari eta biolin-jotzailea. Italiako Gazte Abesbatzarekin eta Insieme Vocale Vox Cordis, Hesperimenta Vocal eta UT Insieme Vocale-Consonante taldeekin eman ditu kontzertuak eta hainbat sari irabazi ditu, bai nazionalak eta bai nazioartekoak ere. Musika koraleko eta musikagintzako ikastaroak ematen ditu, Italian nahiz atzerrian. Askotan luzatzen diote nazioarteko lehiaketatan epaimahaikide izateko gonbita.

VoxCordis1200x600