Roscow artista polifazetikoak Kutxa Kultur Plazan zuzenean egindako lana iritsi da amaierara, eta datorren asteburuan bukatuko du mural panoramikoa, Boulevard donostiarraren irudikapen zoragarria lortu duelarik goitiko ikuspegitik. Azaroaren 3an, ostegunean, 19:30ean lanaren amaitzea ospatuko du bere El Barón Roscow taldearekin kontzertua emanez Plazan. 

Roskow. Fernando Huarte Campión-en arte-izengoitia (Donostia, 1963).

Nahiz eta Madrilen Palmako Arte Aplikatuen eskolan jaso prestakuntza eskultore gisa, bere lan gehiena margolaritzan egin zuen, baina sarraldiak eginez grabatu eta irudiztatze, kartel, disko-azal, liburu eta abarretan.

Haren margolan eta grabatuak, normalean figuratiboak, ilustrazioan, komikian eta punk ikonografian eta 80-90eko uhin berrian inspiratuta daude formalki, eta gainera oso gogoko ditu pintura murala eta eskultura erromanikoa, Flamenkoen pintura edo XX. mendeko abangoardien pintura, beste eragin askoren artean, horrela forma emanez eskuarki figuratiboa den bere unibertso pertsonalari, sarri-sarri genero fantastikoan barneratzen delarik, bere azken erakusketak -"Ciudades Imposibles" (Lugaritz 2012)- frogatzen duen bezala.

 

ArteVivo Roscow1200x600