Kutxa Kultur Klubari buruz prentsak dio “toki polit bat dela, soinu zoragarria duena”, eta bertan izango da datorren ostiralean, 20:00etan, bisitari berezi bat: The Wedding Present, indie rock-eko talde ingelesa, 1985ean Leeds-en sortua, dagoeneko diskografia-ondare oso garrantzitsua duena. Larunbatean, doako sarrerarekin, bertako bi talderen txanda izango da: Pet Fennec, 2015eko Kutxa Kultur Musikan hautaturiko taldeetako bat, eta Nothing Box, #izanezberdin gazte plataformatik sustaturiko taldea.