Uztailean ireki zenetik, Kutxa Kultur Klubak, Tabakalera eraikineko antzerki-gune pribilegiatuak, etengabeko jarduera du. Datorren larunbatean, 20:00etan, Mikel Urdangarin izango da, eta bere ekitaldian omenaldia egingo dio Leonard Cohen-i, beronen abestirik ezagunenak interpretatuko dituelarik. Hilaren 26an, asteazkenean, 19:00etan, erregistro-aldaketa osoa euskal eta galiziar poeten errezitaldiarekin: “poeta ibiltariak”; ekimen honen sustatzailea den Etxepare Institutuarekin lankidetzan egingo da.