Catalina Erauso Arte Elkarteak datorren asteartean, 19:30ean, Tabakalerako Ruiz Balerdi aretoan, bere XVI. kultura-zikloa hasiko du Kutxa Ikasgelak programarekin lankidetzan. “Las bodas campesinas en la pintura flamenca” (Nekazarien ezkontzak margolaritza flamenkoan) hitzaldiarekin emango dio hasiera, Ana Sánchez-Lassa arte-ikertzaile eta historialariaren eskutik. Asteazkenean, areto berean eta ordu berean, Kutxa Kultur Ikasgelak programak “Pompeya, la ciudad sepultada por el Vesubio” (Ponpeia, Vesubiok lurperaturiko hiria) hitzaldia iragarri du, María José Noain arkeologo eta antropologoak emango duelarik. Sarrera dohainik da.
Artea eta arkeologia: hitzaldiak Ruiz Balerdi aretoan
- Xehetasunak