Kutxak antolatu edo sustatzen duen kultura-asteburua musikak markaturikoa izango da. Ostiralean, 19:30ean, Donostiako Andia aretoan, piano eta biolontxelo dueto edo bikoteak kontzertua emango du “Sueños sonoros de la tarde” izen iradokitzailearekin, Gabriel Fauré izango delarik protagonista nagusia. Datorren larunbatean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren (EOS) egoitzan, Alma hirukoteak (biolina, biola eta biolontxeloa) beste egitarau erakargarri bat eskainiko du: “Historia de un conmovedor encuentro”, Schubert, Kodaly eta Beethoven-en lanekin.
Musika klasikoa Andia aretoan eta Miramongo Matinéean
- Xehetasunak