Kutxa Kultur Zirkuitua programaren barruan, hainbat eremutako kultura-jarduerak Gipuzkoako agertokietara eramateko tradizioa berreskuratu du Kutxak. Garai berri honetako lehenengoa datorren ostiralean, 20:00etan, doako sarrerarekin, Zumarragako Zelai Arizti aretoan izango da, Alos Quartet-ek eskutik; musika klasikoan nahiz modernoan arte-ibilbide luzeko musikariak dira, eta beraien errepertorioak ikuspegi berritzailea eskaintzen du hari-laukote klasikoa abiapuntu dela.
Kideak
>> Xabier Zeberio_ Biolina, nyckelharpa
>> Francisco Herrero_ Biolina
>> Lorena Nuñez_ Biola
>> Pello Ramirez_ Celloa