Datozen azaroaren 12an eta 13an, Kutxa Kultur Plazan, diseinu-azoka izango da egun osoan, eta parte-hartzaileak hautatzeko deialdia egin da, Kutxa Kultur Moda programako diseinatzaile egoiliarrekin batera aritu daitezen. Azoka hau gipuzkoar artistek sorturiko produktuak sustatzeko erakusleihoa da; eta azoka honen estetikak zuria zuriaren gain apainduko du, gune monokromatiko bat sortzeko helburuaz, argi, baretasun, zabaltasun eta dotoretasun karga handikoa.
Altzariak, bitxiak, apaingarriak, argazkiak, collageak, margolanak … sal ditzakezu.
Kutxa Kultur Market | Azaroak 12 eta 13
Kutxa Kultur Plaza (Tabakalerako 4. solairua), Donostia
Emaguzu zeure proiektuaren berri. Bidal ezazu mezu elektroniko bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.-era:
>> Txostena zeure datu pertsonalekin (izena, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NAN, etab.)
>> Markaren deskribapena
>> Argazkiak
>> Estekak
>> Etab.
Zenbat eta osoagoa izan informazioa, orduan eta tresna gehiago izango dugu egokia den edo ez balioesteko!
Saltzaile gisa aukeratzeko, aurkezten diguzun produktu-mota eta orijinaltasuna hartuko ditugu kontuan, horren jatorria, osatzen duten materialen kalitatea, zure eskarmentua eta irudi ona postu bat muntatzerakoan.
Zuk hazarazi nahi duzun marka bat izatea interesatzen zaigu, eta oso era positiboan balioetsiko dugu artisau-produktua, kalitatezkoa eta hurbilekoa izatea.
Parte-hartzea doakoa izango da. Postuen neurriak ez daude erabakita eta aurrerago zehaztuko dira.
Postuak antolatzaileek esleituko dituzte eta ezingo dira aukeratu.
Sortzaile bakoitzak muntatu eta antolatu behar du bere postua bere baliabideekin, aukeraketa egin ondoren jakinaraziko direlarik irizpideak.
Hornitzaile bakoitzak bere standa muntatu eta antolatu behar du (ekitaldiaren bezperan edo egun berean goizez), eta ekitaldia bukatzen denean desmuntatu.
Parte hartzeko epea urriaren 23an amaituko da.
Hautatze-prozesua berresten denean, orduan eskainiko ditugu parte-hartzearen xehetasun guztiak.