Urval Ensemble-k, Zumaian 2002tik egiten den “Klarinete Maratoia” hezkuntza-proiektu orijinalaren inguruan sorturiko laukoteak, datorren ostiralean, 19:30ean, doako sarrerarekin, kontzertua eskainiko du Kutxaren Andia aretoan. Espainiako, Europako (Belgika eta Italia) eta Lincoln-eko (AEB) aretoetatik igaro ondoren, Urval Ensembleko klarinete-jotzaileek Aita Donostia eta Jesus Guridiren Euskal Kantak interpretatuko dituzte, baita Jean Françaix-en lanak eta Patrick Hiketick eta Mike Curtis garaikideenak ere.
URVAL ENSEMBLE
Klarinete Maratoia heziketako musika-proiektu orijinala da, 2002tik Zumaian (Gipuzkoa) egiten dena. Testuinguru honetan sortu zen Urval Ensemble.
Euskararen muga geografikoetatik kanpo euskal musika sustatzeko, kontzertuak ematera gonbidatu dituzte Leon, Avila, Madril, Lincoln (AEB), Gent (Belgika) eta Assisi-n (Italia), besteak beste. Aita Donostia eta Jesus Guridi-ren lanak nagusi direla, hauen klarineteen soinuek euskal abesti herrikoiak zabaldu dituzte gustu on, inspirazio berezi, dotoretasun eta orijinaltasunez.
Lorturiko arrakastari esker, “The Clarinet” nazioarteko argitalpen ospetsuaren azalean agertu da Urval Ensemble.
Bere filosofia: zerizan edo esentzia da gauzen izaera osatzen duena, iraunkorra, aldatzen ez dena, konposizio ororen funtsezko printzipioa.
Beren egitarauan, Aita Donostia eta Jesus Guridi-z gain, Jean Françaix ere interpretatuko dute: musikagile hau, XX. mendeko adierazpideak izan arren, neoklasiko garbia izan zen atonaltasuna baztertzeagatik eta inguratu zuten konposizio-abenturengatik. Patrick Hiketick polifazetikoak, antzerki eta ballet-erako musika egiteaz gain, bere jazz-taldea du, eta beraren Latin Dances eskainiko du Urval Ensemblek, jatorriz klarinete-laukoteentzat idatziak; amaitzeko, gaur egungo beste musikagile baten, Mikel Curtis-en, Klezmer Triptych interpretatuko dute.
Sarrera librea aforoa bete arte.