Tailer edo lantegi berritzaile eta harrigarri hauek (doakoak dira eta aurrez izena ematea besterik ez da egin behar) Kutxa Kultur Class programak Tabakalerako Kutxa guneetan ematen ditu, eta datorren larunbatean material birziklatua eskainiz lanpara egiteko tailerra eskainiko da: diseinu iraunkorra lanpara berezi bat sortzeko material erabiliei bizitza berria emanez. Bitartean, altzarien zaharberritze eta kustomizazioko lantegiak aurrera jarraituko du, eta zaharkituriko materialak berrerabiltzen eta eraldatzen irakatsiko du urriko larunbat guztietan. 

 Ingurumena