Kutxa Kultur Class programaren barruan, joan zen larunbatean hasita eta ondorengo larunbat goizetan, altzari zaharkituak kustomizatzeko doako tailer edo lantegia izango da Tabakalerako Kutxa guneetan, eta altzariak modernoago eta funtzionalago bihurtuko dira berriz erabili ahal izateko. Prozesu harrigarria, arina eta eraginkorra. Material gutxirekin eta irudimen handiarekin, bizialdi berria emango diogu altzari zaharkitu eta aspergarri horri. Lantegian parte hartzeko aurrez izena eman behar izan da.

Kutxa Kultur Class-ek, Undermount-ekin lankidetzan, altzarien kustomizatze-lantegia antolatu du, eta teknika erraz batzuen bidez altzariak kustomizatuko dira berriz erabili ahal izateko.

Baztertuta dauden altzariak hartuko ditugu, eraldatu eta beste batzuk modernoagoak eta funtzionalagoak egiteko. Prozesua harrigarria izango da, bizkorra eta eraginkorra. Material gutxirekin eta irudimen handiarekin, bizialdi berria emango diogu altzari zaharkitu eta aspergarri horri. Gure asmoa da altzariak eta irudimena izatea sorkuntza kolektiboko egitasmo honen hasikina eta lau egunetan elementu horiek bestelako bihurtzea.

herramientas restauracion 5