Lartaungo San Esteban elizak, Oiartzunen, gizartearekin partekatu nahi dituen bi bitxi dauzka: Cavaillé-Coll organoa (organo erromantikoak egiten ospe handieneko etxea) eta kanpaiak. Honela, datorren larunbatean, urriaren 8an, sarrera libreko eguna izango da bisita gidatuekin, organoan musika-interpretazioak eskaintzeaz gain. Kutxa Fundazioak musika-ondare garrantzitsu hau gizarteratzen laguntzen du, oso gutxi ezagutzen baita Oiartzundik bertatik kanpo.

 

Informazioa eta erreserbak: 943 493 578 (Soinuenea)

 

visita guiada organoOiartzun