Miramongo Matinéeak Euskadiko Orkestra Sinfonikoko musikariek errepertorio berriak ikertzeko plataforma izateko helburuarekin sortu ziren 1991n, eta ordudanik Kutxaren babesa izan dute; orain, zilarrezko ezteiak ospatzen ari direnean, denboraldiko bigarren saioa egingo dute datorren larunbatean hari-laukote baten emanaldiarekin: bi biolin, biola eta biolontxeloa Copland, Barber, Villa-Lobos eta Piazzolla-ren lanak interpretatzeko. Larunbatero, doako autobusa irteten da 10:25ean Gipuzkoa plazatik, jendea Orkestraren egoitzaraino eramateko.

informazio gehiago HEMEN