Larunbatean, hilak 8, 20:00etan, doako sarrerarekin, Kutxa Kultur Plazan berebiziko kontzertua izango da: Mateja Zenzerovic eta Ander Telleriak osaturiko Dúo Degas-ek eskainiko du eta M. Mussorgsky-ren “Erakusketa bateko margolanak” interpretatuko dute. Zenzerovic kroaziarra da, Hannoverren egin zuen doktoretza eta sari asko lortu ditu Europako eta Txinako lehiaketetan. Telleria donostiarra, ohiko kontzertu-emailea Europan eta Latinoamerikan, “akordeoiaren miraria” da kritikaren arabera.