Opus Lirica-k beste urrats bat egin du Gipuzkoan opera-programazio egonkorra mantentzeko ahaleginean eta Victoria Eugeniako agertokira ekarriko du Donizettiren “Don Pasquale”. Eta programatu dituen bi saioetatik haratago, badu beste ekinbide bat, Kutxa Fundazioak babestua: opera honen emanaldi didaktikoa, publiko orokorrarentzako egiten denaren berdin-berdina, baina ikasleei zuzendua; moderatzaile-hezitzaile baten esku-hartzearekin, larunbatean izango da, 11:00etan, oso prezio moduzkoetan.