Kutxa Kultur Market | Azaroak 12 eta 13

Kutxa Kultur Plaza (Tabakalerako 4. solairua), Donostia

Baduzu saldu nahi duzun zeure artisau-lanik edo sormenezko diseinurik?
Emaguzu zeure proiektuaren berri. Bidal ezazu mezu elektroniko bat Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.:

>> Txostena zeure datu pertsonalekin (izena, harremanetarako telefonoa, helbide elektronikoa, NAN, etab.)

>> Markaren deskribapena

>> Argazkiak

>> Estekak

>> Etab.

Zenbat eta osoagoa izan informazioa, orduan eta hobe!

Hautespenerako, kontuan izango ditugu aurkezten diren produktuen orijinaltasuna eta mota. Zuk hazarazi nahi duzun marka bat izatea interesatzen zaigu.
Eskatzaileek Gipuzkoan izan behar dute egoitza.

Parte-hartzea doakoa izango da. Aukeraketa egin ondoren, antolatzaileek standaren ezaugarrien, arauen eta esleituriko kokapenaren berri emango dute.

Hornitzaile bakoitzak bere standa muntatu eta antolatu behar du (ekitaldiaren bezperan edo egun berean goizez), eta ekitaldia bukatzen denean desmuntatu.

Parte hartzeko epea urriaren 23an amaituko da.