1991tik musika klasikoaren panoraman ezinbesteko erreferentzia dira gure artean Miramongo Matinéeak, Kutxa Fundazioak etengabe babestuak. Matinéetan errepertorio berriak arakatzen dira eta irteera ematen zaie EOSeko kideen musika-kezketako batzuei. Datorren larunbatean, hilak 24, Zilarrezko Ezteien denboraldia hasiko da; berrikuntza interesgarriekin iritsiko da bere 16 programetan, eta Tantris Ensemble izango da lehen egunean Elgar, Arensky eta Dvorák-en lanak eskaintzeko.
Larunbata, irailaren 24an // 11:00
Lekua: Orkestraren egoitza
Babeslea: Kutxa Fundazioa
Fitxa artistikoa
Carlos Ocaña, zuzendaria
Irene Echeveste, Ricardo Ruiz, Itziar Prieto, Oscar Lopez, Mikel Ibáñez, Nathalie Dabadie, Antoni Kosc, Maialen Rezabal, biolinak
Natacha Dupuy-Scordamaglia, Justyna Maria Janiak, Sergio Vigara, biolak
Juan Ignacio Emme, Jon Larraz, Tetyana Mertelova, biolontxeloak
Victor Bogdanov, kontrabaxua
(EOSeko kideak)
Egitaraua
E. Elgar: Hari orkestrarako serenata
A. Arensky: Tchaikovskyren gai baten gaineko bariazioak
A. Dvorák: Hari orkestrarako serenata
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa
Miramon Pasealekua, nº 124. 20014 Donostia
T- [+34] 943 013 232 ¦ www.euskadikoorkestra.es{/lang}