Joan zen igandean arrakastatsu hasi zen Kutxa Kultur Kluba areto berrian programazio arrunta, eta jarduera erritmo izugarria ari da hartzen. Bihar, ostirala, 21:30ean, agertokian izango da David Marks, Beach Boys-eko gitarra-jotzailea izandakoa. Larunbatean, 20:00etan, The Young Wait-en txanda izango da, 2015eko Kutxa Kultur Musikan hautaturiko taldeetako bat; eta hilaren 27an, asteartean, ordu berean protagonismoa The Rodeos-entzat izango da, South Europe Tour 2016-n dabilen japoniar talde harrigarriarentzat.
Programazioa
URRIA
01 ¦ 20:00 ¦ Bona Dea + The Nephews Band (sarrera doan)
14 ¦ 20:00 ¦ Marah
15 ¦ 20:00 ¦ Albert Cavalier (sarrera doan)
22 ¦ 20:00 ¦ Mikel Urdangarin (Leonard Cohen-i omenaldia)
28 ¦ 20:00 ¦ The Wedding Present
29 ¦ 20:00 ¦ Nothing Box (#izanezberdin) + Pet Fennec (sarrera doan)
AZAROA
04 ¦ 20:00 ¦ Oso Fan vs. Paul San Martin
05 ¦ 20:00 ¦ Elcano Browning Cream
12 ¦ 22:00 ¦ Ainhoa Aguirre (Katapulta Tour 2016)
13 ¦ 20:00 ¦ Alondra Bentley
16 ¦ 20:00 ¦ DMA´S + The Lukiek
18 ¦ 20:00 ¦ Ventura + Hoper (sarrera doan)
19 ¦ 20:00 ¦ Los Bracco (sarrera doan)
25 ¦ 20:00 ¦ Ryley Walker
26 ¦ 20:00 ¦ Rafa Berrio (Homenaje a Derribos Arias)