Datorren larunbat goizean, Titty Thusberg-ek, Finlandiakoa den baina Donostian bizi den artista eta moda-diseinatzaileak, Kutxak Tabakaleran dituen guneetan doako ikastaro praktikoa emango du, Class proposamenaren barruan, eta bertan parte-hartzaileek "totebag estiloko" poltsa bat egingo dute olana birziklatuekin, hasi patroia egitetik eta azken produkturaino. Diseinuari aplikatuko zaion teknika upcycling da, supra birziklatzea, eta helburua da materialari balio handiagoa ematea diseinuaren bidez. “Moda iraunkorraren” beste adierazpide bat.