Mende erdiz Donostiako Historiari buruzko Dr. Camino Institutuaren egoitza izan zen Abuztuaren 31 Kutxa Areto berrituaren inaugurazioaren ekitaldi nagusia José Ignacio Tellechea Idígorasek 1996 eta 1966 bitartean idatzi zituen gai askotariko 65 hitzaurre eta zientzia eta kulturako hainbat pertsona ospetsuk hari zuzendutako beste bost hitzaurre biltzen dituen liburuaren aurkezpena izango da. Aretoari izena ematen dion egunean eta hura kokatuta dagoen kalean egingo da ekitaldia, hots, abuztuaren 31n eta izen bereko kalean, 12:30ean.
Tellechearen hitzaurreen aurkezpena, Abuztuaren 31 Aretoan
- Xehetasunak