Donostia Hiria Kutxa Literatura Sarien 53. ediziora aurkeztutako obrak aztertzen ari diren epaileak lehiaketarako aurkeztu diren obren irakurketa amaitzen ari dira: alde batetik, kontakizunerako 157 obra gaztelaniaz eta 11 obra euskaraz; eta bestetik, antzerkirako 207 obra gaztelaniaz eta 13 obra euskaraz. Kontakizunaren modalitaterako saria 10.000 € da, eta antzerkiaren modalitaterakoa 15.000 €. Epaileek irailaren 10ean emango dute epaia, Ruiz Balerdi aretoan, Tabakaleran.

Larunbatean, 2016ko irailaren 10ean // 13:00
Lekua: Kutxako Ruiz Balerdi Aretoa (4. solairua Tabakalera. Donostia)
Sarrera libre aforoa bete arte

 

Kutxa Fundazioak sari hauetarako deialdia egiten du literaturaren sorkuntza eta hedapena sustatzeko xedearekin.

Lehiaketa zabalik dago euskarazko nahiz gaztelaniazko idazleentzat, edozein delarik berorien nazionalitatea, jatorria edota bizilekua.

 

MODALITATEAK ETA SARIAK

EUSKARAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
  • Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.
  • Saria: Garaikurra eta 10.000 €.
EUSKARAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)
  • Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.
  • Saria: Garaikurra eta 15.000 €.
GAZTELANIAZKO KONTAKIZUN-LIBURUA
  • Zeinahi gai eta eratako narrazioentzat, 100 orrialdetik gora, DIN-A4 orrietan eta lau kontakizunekin gutxienez.
  • Saria: Garaikurra eta 10.000 €.
GAZTELANIAZKO ANTZERKIA (Literatura dramatikoa)
  • Zeinahi gai eta aldaera dramatikozko antzerki-obrentzat, ohiko antzokietan edo antzoki alternatiboetan antzeztuak izateko modukoak eta gutxienez 75 eta gehienez 120 minutuko iraupenekoak izanez gero.
  • Saria: Garaikurra eta 15.000 €.

Gipuzkoako Foru-Aldundiak egindako salbuespenari esker, Sari hauek ez daude P.F.E.Z. zergari atxikiak.

 

Oinarriak pdf formatuan