Gaur arratsaldeko 19:00etan, Tabakaleran, Kutxako Ruiz Balerdi Aretoan saio interesgarria izango da ekintzailetza sustatzeko helburuaz, teknologia oinarritzat hartuta, kultura-ehunari balio erantsia emango dioten tresnak sortu ahal izateko. Enpresa-proiektu bat hasteko beldurra sortzen duten hesiak apurtuko dituen ikuspegia eskainiko du ekintzailetza-ideiari buruz. Kutxa Kultur Enea komunitatearen laguntzailea den Creactivalia plataformaren ekinbidea da.
Creactivalia Saioa. Zure enpresa sortu nahi al duzu?
Ostegunean, uztailak 7// 19:00
Lekua: Ruiz Balerdi Aretoa (Kutxa Kultur, 4. solairua, Tabakalera)
Laguntzailea: Kutxa Kultur
Izen emateak eta kontsultak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Saio hauetan ekintzailetza-ideiari buruz emango den ikuspegiak enpresa-proiektu bat hasteko beldurra sortzen duten hesiak apurtzeko helburua izango du, adibidez, ideia bat baztertuz: ekiteko nahitaezkoa dela aldez aurretik inbertsio ekonomikoa egitea.
Zera transmititu nahi da, proiektu bati ekiteko ezinbestekoa den gauza bakarra sormena dela (ideia sortzen duena) eta lana (ideia hutsa zen horretatik sorturiko proiektuari forma ematen diona).
Saio hauek parte-hartzaileak izango dira, kontua ez baita bakarrik CREACTIVALIA zer den eta bere proiektuetako batzuk azaltzea, edo kontzeptu motibatzaileak transmititzea. Baita ere bilatzen da publikoak ideiak ematea, kontsultatzea, eta, batez ere, era kolektibo eta aktiboan bilatzea nola hobetu saioetan azal daitezkeen ideiak (egitasmo guztiek izan ditzakete ahuleziak, eta hobegarriak izan).
Orobat, saio hauetara etortzen direnek CREACTIVALIA egitasmoetakoren batekin batzeko aukera izatea bilatzen da (hautatu egiten da gero), baldin eta aukera hau interesatzen bazaie. Horrela, etorkizunean beren enpresa izan dezaten beren proiektua finkatuta, hasierako inbertsiorik egin beharrik gabe.
Gainera, ekinbide honetan sartzeko interesa duten ekintzaileek beren proiektuak proposa ditzakete, horien garapenerako laguntza lortzeko.