Sara Beiztegi artista multidiziplinarrarentzat emakumearen eskubideak ohiko leitmotiv dira, eta datorren asteburura arte luzatuko du bere zuzeneko esku-hartzea, jendaurrean, sortze-prozesua erakusteko. Sortzeko forma berrien bila egingo du, formatu handiko margolanak sortzeko prozesuan teknika mistoa erabiliz eta gaur egun lantzen ari den bi serieei jarraituz: “Jardín Secreto” (Lorategi Ezkutua) eta “Mujeres Bailando en el Aire” (Emakumeak Airean Dantzan). 17:00 eta 20:00 artean izango da Kutxa Kultur Plazan igandera arte.

 

Egunak: ekainak 23, 24, 25 eta 26; uztailak 1, 2, 3, 7, 8, 9 eta 10 
17:00<20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)

Sara Beiztegi

Generando Arte arte-kolektiboaren bazkide sortzaileetakoa, Gipuzkoako Artisten Elkarteko lehendakariordea eta Euskal Akuarelarien Elkarteko bazkidea.

Emakumearen eskubideak dira bere bakarkako erakusketa askoren leitmotiv-a, adibidez, Sin Norte ni Diosas, Berdintasunerako Ministerioan 2009an, Emociones eta 841 Madrilgo Carlos III.a Unibertsitatean eta Casa Encendida-n 2009an eta 2013an, hurrenez hurren.