Kutxa Kultur Musikak hautatu dituen sei taldeak aurkeztu ditu gaur goizean prentsaurrekoan, urtebeteko egonaldia egin dezaten Tabakalerako Kutxa Kultur Fabrikan dituen instalazio zoragarrietan.
68 proposamen aurkeztu dira deialdira, musika-eszenan dagoen aniztasun artistikoaren ordezkariak: elektronikoa, folk, pop, hip hop, reggae, metal...
Hautaturiko taldeak hauek dira:
- Amor de Tokyo
- Ane Leux
- Charlie and the colours
- Izaro
- Luma
- Perlak
Ikusi prentsa-ohar osoa

160622_KutxaKulturMusika