Kutxa Fundazioaren eskutik, datorren astelehenean eta ostiralean Kursaaleko agertokian izango da berriro Euskadiko Orkestra. Programan Leonard Bernstein-en Serenata, biolinerako kontzertua bost mugimendutan. Jennifer Koh-ek, AEBetan dagoen biolin-jotzaile onenetako batek, interpretatuko du bere herrikidearen lan filosofiko hau. Juraj Valcuha, Turingo RAI Orkestraren zuzendari titularrak, burutuko du kontzertua eta denboraldia Sergei Prokofiev-en 5. Sinfoniarekin, ukraniarraren distiratsuena eta heroikoena.