Kutxa Fundazioak duela sei urtez geroztik Gipuzkoako moda-sorkuntza eta moda-diseinuaren munduari laguntzeko sustatzen ari den proposamena da Kutxa Kultur Moda.

Uste dugu gure lurraldeak behar diren osagai guztiak dituela berriro moda-erreferente izateko, garai batean izan zen bezala, etorkizunean enplegu-sorkuntzari dagokionez aukera handiak izango dituen sektorea izanik.

Gure lehentasunezko helburua lurraldeko gainerako agenteekin sareak jostea eta azken urteotan partzialki apurtuta egon den balio-katea lehengoratzen laguntzea da.

Kutxa Kultur Moda plataforma bat da, diseinatzaile gipuzkoarren profesionalizazioan lagundu nahi duena, beren marken sorkuntzan babesa emanez eta zoragarria bezain zaila den modaren munduko oztopoak arrakastaz gainditzen lagunduz.

 

EGONALDIEN DEIALDIA

Deialdi honek gure egonaldi-programa bultzatu eta gure lurraldeko diseinatzaile berri eta amateurren hazkunde eta garapen profesionala sustatu nahi ditu. Beren lana garatzeko leku bat eskainiko zaie Tabakalerako Kutxa Kultur Fabrika izeneko gunean, baita bildumak egiteko baliabideak, prestakuntza, sustapena eta aholkularitza profesionala ere.

Egonaldiek urtebeteko iraupena izango dute. 2016ko urrian hasi eta 2017ko irailean amaituko dira, Tabakalerako Kutxa Kultur desfilean bilduma aurkeztuz.

 

DOKUMENTAZIOA (PDFan)

ESKAERA IMPRIMAKIA
OINARRIAK

DEIALDIAREN OINARRIAK

01

PARTE-HARTZAILEAK
Gipuzkoarrak diren edota Gipuzkoan bizi diren diseinatzaile berri eta/edo amateurrek parte har dezakete deialdi honetan, halakotzat hartuz modaren munduan hasten ari direnak edota ibilbide profesional laburra dutenak.


02

IZENA EMATEKO EPEA
2016ko ekainaren 6tik irailaren 8ra.


03

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  1. Eskaera-inprimakia, behar bezala beteta.
  2. LAU BOZETO “janzkiak” kategorian. Bozeto bakoitzak gutxienez ere Din A3ko tamainako (42cmx29’7cm) irudikapen bat barne hartu beharko du, aurrealdearena eta bizkarraldearena. Bozetoen teknika eta gaia librea da.

Honako hauei buruzko deskribapen xehatua gaineratu behar da:

Inspirazio-gaia

Bildumaren deskribapena edo ildoak

Zehaztapen teknikoak

Bilduma mota zehazki adierazi behar da: emakumea-gizona-haurra

Erabiliko diren materialak

Lehendik aipatu diren lau bozeto horietako bat oso-osorik oihalez eginda aurkeztu beharko da.

04

DOKUMENTAZIOA BIDALTZEA

  1. Inprimakia eta bozetoak eskaneatuta honako helbide honetara bidaliko dira:  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
  2. Oihalez egindako looka eta inprimakiaren eta bozetoen kopia bat Kutxa Kulturren informaziogunean entregatuko dira Tabakalerako laugarren solairuan astelehenetik ostiralera bitartean, ordutegia 10:00-14:00 or. eta 16:00-20:30 or. izanik, eta gutun-azalean Kutxa Kultur Moda / Deialdia adierazi behar da.


05

ZER ESKAINTZEN DUGU?

  1. Prestakuntza espezifikoa modan, marketina eta sareko komunikazioa. Hala badagokio, ad hoc ikastaroak eskainiko dira beharrizan espezifikoak aztertu ondoren.
  2. Egonaldia. Lanerako tailer baten lagapena, erabat ekipatuta, Kutxa Kultur Fabrika gunean lan egiteko.
  3. Sustapena. Egonaldi horretan sustapen-bideo bat grabatuko zaie eta sareetan eta beste plataforma batzuetan emitituko da, eta diseinatzaileari buruzko informazioa bidaliko zaie modako aldizkariei, sektoreko enpresei eta estatu mailako pasarelei.
  4. Desfileak. Bi desfile eskainiko zaizkie. Horietako bat antolatuko da egonaldiko diseinatzaileek beren azken lana erakutsi ahal izan dezaten, gutxienez ere 6 look aurkeztuz Kutxa Kultur pasarelan.
  5. Dietak. Kutxak 1.000 euroko dieta bat esleituko dio egoiliar bakoitzari, bilduma prestatzeko beharrezko materialaren erosketa finantzatzeko..
  6. Aholkularitza profesionala:

» Teknikoa. Marka-sorkuntza eta -garapena.
» Juridikoa eta lege-arlokoa.
» Ekonomikoa.

 

06

EPAIMAHAIA
Kutxa Fundazioaren ordezkariek eta sektoreko profesional independenteek osatuko dute, eta 6 diseinatzaile hautatuko dituzte. Epaimahaiak aurkezten den lanaren sormena, akabera eta elegantzia balioetsiko ditu bereziki.


07

Epaimahaiaren erabakia 2016ko irailaren 20an jakinaraziko da eta egun horretan hautatuak izan diren 6 diseinatzaileen aurkezpena egingo da Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan. Aurkezpenaren ondoren Fabrika izeneko gunerako bisitaldia egingo da.