Bihar ostirala amaituko da epea Kutxa Kultur Musikaren 2016ko ediziorako lanak aurkezteko; programa honek sei musika talde amateur hautatuko ditu profesionalizatze-prozesuan babesa eta laguntza emateko.
Aukeraturiko sei taldeak asteartean, ekainaren 7an, aurkeztuko dira ofizialki Tabakalerako Kutxa Kultur-en, eta une hori aprobetxatuko da taldeek izango dituzten entsegu-gelak erakusteko, baita Kluba-n egiten ari diren lanen egoera ere, uztailean irekiko delarik gune hau.