Joan zen asteburuan, World Puppet Festival-en hasieran, kaleak, plazak eta aretoak txotxongiloz bete ziren, eta hala izango dira datorren igandera arte.

200 emankizun baino gehiago, 53 herrialdetatik ekarriak, txotxongiloen profesionalak Tolosa eta Donostia artean egiten ari diren munduko biltzarraren harira. Kutxa Kultur Plazan datorren larunbatean Shobei Tamaya IX & Karakuri Ningyo Compa eta Binéfar-ko titiriteroak izango dira, eta igandean errepikatu egingo dute, Laura Heith-ek ere jardungo duelarik orduan.