Datorren ostiralean amaituko da ganbera-musikaren zazpigarren zikloa, ezaugarri hauek dituen bakarra Gipuzkoan, Kutxako Gizarte Ekintzak sustatua. 19:30ean, Andia aretoan, sarrera doan dela, Bidai hirukoteak (txirula, fagota eta harpa) sei lan interpretatuko ditu, hainbat garai, nazio eta kulturetan zehar bidaiatuz.
Baita ere ostiralean, 20:00etan, eta Kutxa Kultur plazan, Tabakaleran, Jazz programak aurrera jarraituko du Pablo Maza eta David Cid Quartet-ekin.